Síguenos en redes sociales:

Batasuna

Emakumeak emakumeen kontra.Zenbat alditan saldu diguten ereduhori. Pelikuletan, iragarkietan, fikziozko lanetan eta ez fikziozkoetan. Hainbeste aldiz errepikatu digute eredu hori, emakumeak gaiztoak garela emakumeekin,sinetsi egin dugu, eta hainbat aldiz sartu digute tranpa hori. Emakumeen arteko elkartasunik ezinezkoa dela irakatsi digute, gure harremanak beti liskartsuak izan behar dutela, batabestearen inbidia dugula eta ez dugula barkatzen besteak arrakasta izatea ezertan. Etengabe konpetentzian gaudela, alegia.

Aurreko egunean seguru-etxeko iragarki batikusi nuen. Han agertzen ziren bi emakumehaurdun, euren seguruez hitz egiten. Batakbesteari bere seguru etxeak emandako baldintzez hitz egiten zion eta besteari barru guztiak erretzen zitzaizkiola ikusten zen, inbidiaren inbidiaz. Elkarren arteko konpetentzia eregure arazo bat dela sinestarazi nahi digutegizonen mundu ezin lehiakorrago honetan.Ahizpatasuna edo sororitatea hitzak (sisterhood, Kate Milleten ahoan) emakumeenarteko babesa, elkartasuna eta aliantzakadierazten ditu. Berdintasun ezari etadiskriminazioari elkarrekin eta batuta aurreegiteko dugun tresna eraginkor bat da. Berdin da hitz hori ezagutzea-erabiltzea edo ez,baina hor dago, existitzen da. Eta inoiz baino argiago ikusi genuen iazko martxoak8an, kalean hainbat emakume elkarrekinikustean euren eskubideen defentsan. Askorentzat izugarrizko bultzada suposatu zuenhorrek, euren ahalduntzean eta baita kolektibo bezala sentitutakoan ere. Amonak, ilobak, alabak? Adin, arraza eta eremusozial ezberdinetako emakumeak, emakume ezberdinak, helburu baten alde denakbatera. Ez zait okurritzen modu hoberik saldu diguten emakumeen arteko konpetentziaren irudi hori hausteko.

Beraz, aurten, berriz elkartuko gara, etaberriz egingo dugu indar erakustaldi bat.Baina ez da indar suntsitzaile bat, ez daindarkeriaz zikindutako indar bat. Elkartasunaren indarra da. Indar eraikitzaile bat.Eraiki nahi dugulako mundu berri bat. Etahorretarako gure arteko elkartasuna ezinbestekoa da. Emakumeon arteko batasuna.Ez dezagun hautsi.