Síguenos en redes sociales:

Mozorroak

Inauteriak datoz eta batzuk mozorrobaten azpian ezkutatuko diren bitartean, beste batzuk erabakiko duteeguneroko mozorroa gainetik kendu etamozorro berri baten azpian euren benetako nortasuna erakustea.

Mozorro garaia heldu da, eta, hara, hauteskunde kanpainarekin batera heldu da.Zer da ba azken batean hauteskundekanpaina bat mozorro bat diseinatu etahori kalean erakusten ibiltzea ez bada? Ezal da ba kanpaina pertsonaia bat asmatueta besteei hori zarela sinestarazteko saiakera bat? Alderdi bakoitzak erabakitzendu zein irudi, zein mezu, zein aurpegi erakutsiko duen bere alderdiak kanpainanzehar. Aldarrikapen ezberdinei heldukodiete, baina badago aukeraketa bat, pertsonaia baten barnean sartzea, eta pertsonaiahori zarela sinestea. Badago mozorrotzebat.

Inauterietan batzuk mozorro baten azpianezkutatzen dira, bai, baina badaude eremozorrotuta inoiz baino erosoago etabakean sentitzen direnak euren buruarekin.Badaude urte guztian zehar pertsonaarrunt baten mozorroaren azpian ezkutatuta ibiltzen direnak, eta inauterietan eurenbenetako nortasuna erakusten dutenak.Holako fenomenoa ere gertatzen da alderdi politiko batzuekin kanpainan daudenean: euren anatomiaren bizkarrezurraagerian uzten dute. Barne barnean gordetzen dituzten benetako ideiak agertzendira, euren benetako helburuak. Hala, ezda harritzekoa alderdi batzuek, adibidez,feminismoaren eta berdintasunaren kontrako mezuak zabaltzen ibiltzea azkenaldian eta gai honen inguruan euren jarrerak gogortzea. Berdintasunarekin bezalabeste hainbat gairekin baita ere. Mozorrotu baino, biluztu egiten dira batzuk hauteskunde kanpainetan. Baina biluztea betidator erabaki estrategiko baten ondorioz.Beraz, beti inkesten arabera, batzuetanhobeto datorkie euren benetako nortasunaestaltzea, eta beste batzuetan euren benetako nortasuna erakustea. Nola asmatuhorrela? Zaila. Mozorroen dantza beti baita engainagarria, eta zaila izaten da jakitennor den nor.