Síguenos en redes sociales:

Pertsiana bat

Pertsiana bat

Batzuetan irudi bat, usain bat, soinubat geratzen zaigu iltzatuta buruan.Punta zorrotzeko irudi, soinu, usainak izaten dira, gure azalean zizt egitendutenak, askotan ez dakigu ziur zergatik.Izan ere, ez dira zertan bere horretan esanguratsuak izan behar, detaile txikiak izatendira gehienetan, baina bizitako egoeragarrantzitsuren batera hurbiltzeko giltzaematen digute askotan.

Hilabete honetan enkargu bat egin didate txokolate eta magdalena baten truke. 1976komartxoak 3ko Gasteizko sarraskiaren oroimena bizirik mantentzearen aldeko MemoriaGara taldeak egin dit. Prousten magdalenarenpasarteari keinu eginez, garai hartansarraskia gertatu zenean geure buruan iltzatuta geratu zen oroitzapenen bat azaltzekoeskatu digute hainbat gasteiztarrei.Nik pertsiana baten soinua gogoratzen dut.Eguna izan arren jaitsita gogoratzen ditut nireetxeko pertsianak. Ama urduri gela batetikbestera. Ni amari galdezka, ea zergatik jaistenzituen pertsianak. Amak erantzunik ez.Kanpoan tiroka zeudela esan zidan nebak,ahopeka, eta ez ateratzeko burua, bestela?Ez dut gehiago gogoratzen. Amaren urduritasuna eta pertsianek jaisterakoan eragiten zuten soinua. Hori da nire martxoak3ko barruko oroitzapena. Jaisten ari denpertsiana baten soinua.

Eta ordutik berrogei urte baino gehiago pasatu direnean, ikusten dut justu kontrakoa egiteko garaia heldu dela. Pertsianak igotzekoa,alegia. Pasadizo ilun eta mingarri honetanargia behingoz sartzeko ordua. Gertatu zenainoiz ez ahazteko. Memoria bizirik mantentzeko. Berriro ere beldurraren beldurrezetxeko pertsiana jaitsi beharrik ez izateko.Gasteiztar guztiak gaude gonbidatuta bihar,larunbata, eguerdiko hamabietan MemoriaGunean, egun hartako gure barruko oroitzapena azaltzera. Oroitzapen bat, txokolateeta magdalena baten truke. Denbora galduaren bila.