Síguenos en redes sociales:

Bide luzea

Bide luzea

Gogoratu dut Olimpia de Gouges.Iraultza frantsesaren garaian,Hiritarraren Eskubideen Deklarazioan emakumeen eskubideak ere kontuanhartzeko aldarrikapena egin eta horrenerantzun feminista idatzi zuen 1791. urtean.Handik bi urtera gillotinaz hil zuten. Gogoratu dut Mary Wollstonecraft: Emakumeeneskubideen aldarrikapena idatzi zuen 1792.urtean, emakumeak hezkuntzarako zuteneskubidea aldarrikatuz, besteak beste.Feminismoaren bigarren olatuaren barne,Estatu Batuetan emakume sufragistak1948. urtean Sentimentuen deklarazioaonartu zutela gogoratu dut, lehenetarikoprograma feminista. 80 urte beranduagolortu zuten bozkatzeko eskubidea bertan.Ingalaterran 1927an, eta Estatu Espainiarrean, Clara Campoamor diputatuak egindako defentsa sutsuaren ondoren, 1931an.1949an Simone de Beauvoir-ek Bigarrensexua liburuan erakutsi ziguna gogoratudut, emakumea ez dela jaiotzen, egin egiten dela, sexua eta generoa kontzeptueninguruko irakaspenarekin batera. BettyFriedanek, Feminitatearen mistika liburuan emakumeak etxean mantentzekoindar ideologikoa salatu zuela gogoratudut. “Pertsonala, politikoa da” leloa gogoratu dut. Kate Milleten Politika sexuala edoSulamit Firestonen Sexualitatearen dialektika liburuetan feminismoarentzat oinarrizkoak diren kontzeptu batzuk agertuzirela gogoratu dut; patriarkatua, kasu.Gogoratu dut Angela Davis. Gogoratu dutgure herrian, Emakumeen Asanbladetanbatu zela mugimendu feminista, eta 1977anegin zirela lehen Euskadiko EmakumeenJardunaldiak. Gogoratu dut mugimendufeministak emakumeen eskubideendefentsa agenda politikoan sartzea lortuzuela. Eta abar.

Gogoratu dut feminismoak gizarte haueraldatzeko egindako lana ez zela atzo hasi.Batzuek, antza, egun batetik bestera desagerrarazi nahi badute ere. Aurretik aipatutako emakume guztiak eta beste askoburuan, baita egunero berdintasunarenalde lan egiten duten pertsona guztiak, nikere esan nahi dut ez dugula atzera pausorik onartuko. Ez dagoela atzera bueltarik.Aurrera begirako bide luzea baizik.