Síguenos en redes sociales:

Beautiful

Nire hizkuntza maite dut. Ederrada, bai, gure hizkuntza. Eta bai,nik ere ikusi dut Interneten euskara munduko hizkuntza politena dela dioenneska horren bideoa. “Euskara mundukohizkuntza politena dela erakustera nator”esaldiarekin hasten da. Birala egin da. Etaziur batek baino gehiagok deskubritu duela gure hitz ederren bat, eta ez dut inolazere zalantzan jartzen bideoa egin dutenenintentzio ona, baina aitortu behar dut:bideoa ikusi dudanean, ez dakit zergatik,deseroso sentitu naiz.

Ez aipatu dituen hitzengatik, ez emandituen azalpenengatik, ez neskak hitz egiteko duen moduagatik? Gero konturatunaiz gauza batek eragin didala bat batekodeserosotasun hori. Euskara “mundukohizkuntza politena” dela esaten duenean,konturatu barik, eserlekuan mugitzen hasinaiz. Eta eztul ganorabako batek ihes egindit. Deseroso sentitu naiz.

Nire hizkuntzaren edertasunaz harrobanago ere, ez zait gustatu hizkuntzenranking hori, ez zait iruditu egokia lehenpostu horretan jartzea euskara, gainontzeko hizkuntzek gauza ederrak izango ezbalituzte bezala. Gurea politena dela esatean, bere zilborrari begira bizi den herribaten irudia etorri zait burura. Eta bai,neskak bideoan dioen bezala, suhiltzaileadiogu euskaraz, sua hiltzen duena; bainaingelesez, firefighter esaten dute, suarenkontra borroka egiten duena, eta ez al dahori ere polita?

Gehiago gustatu zitzaidan bideo biralhonen aurretik, duela urtebete edo, Twiterren argitaratutako hari bat, zeineaneuskarazko hainbat hitz aipatzen ziren(bideoan aipatzen diren gehienak) eta ederrak zirela esaten zen. Besterik ez. Hitzenesanahia azaldu ondoren, “and I thinkthat’s beautiful” idatziz bukatzen zuenesaldia, gurea besteena baino hobea delaesateko beharrik gabe.

Ederra iruditzen zait gure hizkuntzarenedertasuna aldarrikatzea. Eta ziur bideoaklortu duela hein handi batean. Ez nukeezer aipatuko bertan gurea politena delaesango ez balu. Barka. Ziur intentzio onenarekin egin dutela. And I think it’s beautiful.