Pixka bat
19 urteko neska gazte bat, aktorea.Bere izena Maria Scheneider.Bertolucciren Pariskoazken tangoa filmaren eszena famatu hartanbortxatua izan zen. Marlon Brandokbortxatu zuen zuzendariaren aginduakjarraituz, kameraren aurrean. “Pixka batbortxatua” sentitu zela adierazi zuenorduan aktore gazteak, eszena hura grabatzerakoanbota zituen bene-benetakomalkoen ondoren. Eta hori zen, hain zuzenere, Bertoluccik bilatzen zuena: ez zuenaktore baten negarrik nahi, benetako emakumebaten umilazioa eta negarra bilatzenzuen. Urtetara esan zuen errudun sentitzenzela, baina ez zela damutzen egindakoagatik.
Gogorra egiten zait imajinatzea MariaSchneiderrek sentituko zuen mina, haserrea,beldurra, umiliazioa. Eta batez ere gogorraegiten zait imajinatzea emakumearen bakardadea.“Pixka bat bortxatua”. Hitz guztiekinbortxatua izan zela esatera ere ez zen ausartu,nahiz eta eszena hartan gertatutakoakbere ibilbidea eta bizitza zapuztu zituen. Etahori da sakoneko arazoa. Bortxatua izan delasalatzea eta aitortzea ere zaila dela askotanemakume batentzat, gure gizartean oraindikdirauen bortxaketaren kulturaren eraginez.Esaten dute bortxatzaileek sexua bainogehiago, boterea sentitzea bilatzen dutela.Bertolucciren filmaren eszena horrek argierakusten du emakumearen menderatzeakhartzen duela pisu eta indar gehien. Bainamenderatze hori, gainera, ez da eszenahorretan bukatzen, ezta gerora izan dituenmilioika erakustaldietan ere. Menderakuntzakbeste forma batzuk hartzen ditu baitaere.
Filma grabatu eta urtetara, Scheneiderberak salatu zuen bortxaketak itzal luzeagoaizan zuela, baita etekin ekonomikoeidagozkienean ere. Marlon Brandok etaBernardo Bertoluccik dirutza egin zutenbitartean, berak oso diru gutxi jaso zuelakofilma egiteagatik. Parisko azken tangoaaipatu eta denoi datorkigu burura sexua.Baina sexuaren gainetik, boterea dago.Bortizki bortxatua izanda ere, “pixka batbortxatua” esatera bultzatu ahal zaituenantzinako botere indartsu bat.