Koherentzia
Gaztetan itxaropena zenuen: urteakbetetzen joan ahala buruan zenituengalderentzako erantzunak aurkitzenjoango zinela uste zenuen. Urteetan bereganatutakoeskarmentuarekin argiago izango zenituelagauzak, baina, urteak betetzen zoazen heineankonturatzen zara gero eta gehiago direlagalderak, eta zalantzek gero eta espazio handiagoahartzen doazela zeure buruan, eta garaibatean esaldiak “eta kitto” sendo eta biribilbatekin bukatzeko gai bazinen ere, gaur ez zarelakapaz, iraganean esan zenituen hainbat gauzaezin dituzula defendatu gaur, zure kontraesanakhor daudela, dena lehen baino konplexuagoadela iruditzen zaizula, zu zeu konplexuagoazarela, eta batzuetan ez duzula zeure burua ezagutzen.Baina zein zaila den horrela agertzea,kontuan izanik gizarte honek koherentziari?gaizki ulertutako koherentziari? ematen diongarrantzia.
Ruper Ordorikak beti esan du bere kontzertuetan,benetan dela zaila lerro zuzena marrazteasuperfizie irregularrean. Eta bizitzak erakustendizu bidea irregularra dela eta ez dela hain errazaaurretik markatutako bidea jarraitzea.Urteekin konturatzen zara koherentzia hitzarenazpian askotan beste gauza batzuk ezkutatzendirela: gehiegi pentsatu nahi ez izatea edotaaldaketari beldurra, adibidez. Gauzak oso garbidituztela diotenen jarreraren azpian askotaninork euren ideiak kolokan jartzearen beldurraezkutatzen da.
Gaur egun pertsonaia publikoek lehen baino zailagoadute koherente izatea. Politikari batek karguberri bat hartzen duenean, edo futbolari battaldez aldatzen denean, haren arerioek egitenduten lehen gauza euren sare sozialak errebisatzeada. Eta han beti aurkitzen dute inkoherentziarenbat, gaur egun esango edo egingo ez luketenzerbait.
Zenbat alditan pentsatu dut nire garaikoekdugun zortea, gaztetan sare sozialik ez genuelako.Nahiko lan izango genukeen gure zaborinkoherente guztia ezabatzen.