Síguenos en redes sociales:

Opariak

Julio Cortazarren Preámbulo a las instruccionespara dar cuerda a un reloj huragogoratu dut Olentzeroko opariak erostenari nintzela, azken orduan, betiko legez. Cortazarrekzioen, erloju bat oparitzen dizutenean, ezdizutela bakarrik erloju bat ematen, horrez gain,guzti hau eta gehiago oparitzen dizutela: “Teregalan la necesidad de darle cuerda todos losdías, la obligación de darle cuerda para que sigasiendo un reloj; te regalan el miedo de perderlo,de que te lo roben, de que se te caiga al suelo y serompa”.

Opari bakoitzak berarekin dakarren guztiazpentsatu dut eta opari bakoitzarekin hura jasokoduenari esaten diogun guztiaz. Nire alabaknegar egiten duen panpina bat eskatu du; niresemeak eraikuntza jostailu bat. Eta ni tranparenerdigunean sartuta sentitu naiz, nahiko nukeelakobiek antzeko gauzak eskatzea, hau da, niresemeak panpina bat zaintzeko beharra eta gustuasentitzea, eta nire alabak mundua eraiki nahiizatea, eta aldrebes, baina dagoeneko bakoitzakbadaki zer den batentzat eta zer bestearentzat.Berandu heldu naizen sentsazioa dut.Semeak gelakide duen ama bati kezka hori adierazidiot, nik oso garbi eduki arren, gizartearenkorrontean naramala sentitzen dudala, alegia,eta arraro begiratu dit eta esan dit beraiek halaeskatu badute ondo dagoela, ezin dudala berenahien kontra joan. Eta haserretu egin naiz, ezemakume honekin konkretuki, munduarekinbaizik. Jakin badakidalako ez dutela askatasunosoz erabakitzen. Izan ere, gogoratzen dutsemeari panpinak berarentzat ez zirela zuzenzuzenean esan zioten uneetariko bat. Txikitanasko gustatzen zitzaizkion panpinak eta baterostera joan ginen. Kutxara heltzean, hangoemakumeak galdetu zion: “Ze polita panpina,zure arrebarentzat da?” Ordutik ez du panpinarikeskatu.

Erloju bat oparitzen badizute ez dizute erloju batbakarrik oparitzen. Panpina bat edo eraikuntzajostailu bat oparitzen dituzunean bezala. Egitenditugun opariek gauza asko esaten dituzte gutazeta gure gizarteaz.