Cristinak ostiral beltza izan du. Goizeanautobusa galdu du eta goizahorrela hasten duenean egunakaukera asko izaten ditu egun beltza bilakatzeko.Lanera heltzean nagusiak jakinarazidio, serio, azkenaldian huts asko egiten aridela, eta berriz bulegora hain berandu helduzgero, neurriak hartuko dituela. Cristinakez dio esan, ez dio laneko inori esan, duela bihilabete banandu dela, edo hobe esanda,senarrak alde egin duela etxetik, eta denariezin helduta dabilela. Besteak beste, lehensenarrak eramaten zituelako eskolaraumeak eta orain berak egin behar duelakohori ere, eta pixka bat berandu ibiliz gero,autobusa galtzen du eta horregatik heldu daegun askotan berandu.

Nagorek ostiral beltza izan du. Eguerdian deibat jaso du. Aita zen. Urjentzietan dagoelaesan dio, ez larritzeko, ondo dagoela, bainahanka hautsi duela kalean txirrist egin ondoren.Hiru orduz egon da aitarekin urjentzietaneta gero hankan igeltsua jarrita eramandu etxera. Aita bakarrik bizi da. Orain arteoso ondo moldatu da bakarrik. Baina orain...Orain seme-alabak zaintzeko arduraz gain,Nagoreri aita zaintzeko ardura datorkio gainera.Nola moldatuko den pentsatzen ari daaitari afarirako tortilla frantseza prestatubitartean.

Iñigok ostiral beltza izan du. Neskalagunakdenbora eta espazioa behar dituela esan dioeta bere apartamentutik alde egiteko gonbitaegin dio. Ez pentsa beste bat dagoenik, esandio, ez da hori. Bakarrik egon nahi dut, besterikez. Shock emozionalaz gain, bere gauzakjasotzen hastean, kezka sortu zaio: etanora joan behar du orain? Nahiko luke pisubat alokatu, baina soldatak ez dio ematen.Bere burua gurasoen etxean imajinatu duberriro eta negar gurea sentitu du.Cristina, Nagore eta Iñigok ostiral beltza izandute. Eskerrak gaur Black Friday dela etaegun beltza izan duten guztiei diru apurbaten truke zoriontasuna erosteko aukeraematen dietela. Bestela...