Gasteizko Senda pasealekutik hiru emakumeoinez, Armentiarantz paseoan.Hainbat sukaldetako zoruak oraindikbustita dauden ordu hori da. Norbaitek jaso ditudagoeneko bazkariko platerak, lanbasa pasatueta balkoiko atea irekita utzi du behegaina azkarragosikatzeko. Norbait horrek txandala jantzidu ondoren, eta orain lagunekin ari da paseoanArmentiarako bidean. Ordu hori aprobetxatzendu, ordu horretan ez diolako inork ezer eskatzen:senarra telebistaren aurrean utzi du bazkalondokokuluxkan; bostak arte ez ditu ilobak ikastolatikjaso behar eta bere etxera askaria hartzera eraman.Berarentzako tartea da, lagunekin paseoanegitekoa.
Hiru emakume dira Armentiarako bidean, bainaizan zitezkeen hiru emakume beste edonon ere,izan ere, ordu berean ziur han eta hemen beraiekbezalako hainbat daudela gauza bera egiten:paseoan Zarautz eta Getaria artean, Lekeitio etaOleta artean, Eibarko inguruetan, Bergarakoeraztun berdearen ibilbidean?
Hiri eta herri bakoitzak bere nortasuna dauka,bere paisaia, baina ziurrenez, ordu berean gauzaoso antzekoak gertatzen dira haietako bakoitzean.Goizean umeak eskolara sartu aurrekoordu horretan, argi gorri keinukariak edonon,auto edo autobusetatik neska-mutilak irtetendiren bitartean; fruta dendan edo harategianesaldi berak entzuten dira, azkena nor da, ni neu;zenbat atzamar ari diren ordenagailuen teklatuakzapaltzen, ordu berean, hainbat eta hainbatbulegoetan; zenbat esku ari dira bustitzen, hotzakgogortuta, lur azpian tutuak sartu bitarteanedo teilatua konpon-tzen duten bitartean; zenbateztul egiten dira aldi berean gure herrietakoanbulatorio ezberdinetan.
Hiru emakume dira, Armentiarako bideandoazenak. Hiru dira bakarrik, baina aldi bereanmilaka dira. Ordu horretan bertan beraiek bezalapaseoan ari dira beste asko Elgoibar, Tutera,Dulantzi, Azkoitia, Amurrio, Bilbo edo Barakaldon.Hiri eta herri ezberdinetan bizi gara bainanorbaitek sukaldea jaso eta behegaina sikatzekobalkoiko atea irekita uzten duen espazio horretan,hiri eta herri berean bizi gara.