Denek zekiten Hollywoodeko HarveyWeinstein produktoreak bere botereaerabiltzen zuela hainbat aktoresabortxatu edota sexualki erasotzeko. Denek zekiten,baina biktima izandako emakume gutxi batzukkenduta, inork ez du haren kontra ezer eginhainbat urtetan. Orain, New York Timesek egindakoikerketa batekin batera harrapakari honenmodus operandi eta haren biktimak zeintzukizan diren publikoa egin denean, Hollywoodekohainbat izar eta izar ez direnak ere agertu diraharen kontra. Gwyneth Paltrow eta AngelinaJolie bezalako beste aktore batzuk orain arte isileangordetakoa atera dute, bai, beraiekin eresaitu zen Weinsten.Zenbait salaketen arabera, Weinstenek hotelbateko gelara gonbidatzen zituen aktoreak, betilan kontuen aitzakian. Han, batzuei masaje bateskatzen zien, beste batzuei ukituak egitenzizkien, edo euren aurpegi aurrean bere zakilgogortua jarri eta felazio bat egitera behartzenzituen, edo, batzuek salatu dutenez, bortxatzenzituen.Denek zekiten gizon hark bere boterea erabiltzenzuela emakume haiek guztiak sexualkierasotzeko, baina gutxik egin zuten ezer emakumehaietako askok egindako salaketen aurrean.Batetik, gizon hura boteretsuegia zen; eta bestetik,askok argudiatu dute emakume horietakoaskok haren bitartez lortu dutela izar izateraheltzea. Zenbat aldiz entzun ditugun halakokomentarioak, halako aitzakiak ezer ez egiteko,beste hainbat alorretan ere, azkenean erruaemakumeengana zuzenduz.Imajinatzen dut hogei urteko emakume bat,aktore lanetan hasi berria, bere ametsaHollywoodeko izarra izatea da. Weinsten produktoreboteretsuak eskaintza handi bat egitendio, baina non, hotel bateko gelan. Botere harremanaez dago hor batere orekatua. Hor gizonbat dago bere botereari ahalik eta etekin handienaateratzen, biluztutako harrapakinarenaurrean. Denek zekiten, baina inork gutxik egitenzuen ezer. Denek dakite eta inork gutxik egitendu ezer, Hollywood ez diren beste hainbatlekutan ere.