Alcanza aquí tus sueños. Horrela diozentro komertzialaren barruan dagoenelektronika, teknologia eta bideojokoen denda erraldoiaren atarian dagoen kartelak.Alcanza aquí tus sueños. Atearen bestalderapasatuz gero gure ametsa betetzeko aukeradaukagula dio. Eta ni, kanpotik, ikusten arinaiz jende andana sartzen; jende andana irteten,euren ametsak plastikozko poltsetan daramatzatela.

Gure ametsen materialaz eginak gaude. Zeramestu, hori gara. Edo hori ari gara bihurtzen,bidean gaude. Neure buruari galdetzen diotdenda erraldoi horretara sartzen ari den jendeguzti horren ametsak norenak diren. Norkbihurtu dituen pertsona horien ametsak zerbaitmateriala, nork murriztu dituen gureametsak produktu izatera. Noiztik diren gureametsak erosi eta poltsa batean etxera eramanditzakegun horiek. Eta noiz zapaldu dituzte,estali, desegin, bestelako amets batzuk. Erosieta saldu ezin diren bestelako ametsak.

Askatasuna ametsen lurraldean bakarrik existitzendela esaten da, ametsen munduan bakarrikizan gaitezkeela nahi duguna. Baina jadaindarrez hartuta dago lurralde hori baita ere.Nireak ez diren ametsak amesten ditut. Gureakez diren ametsekin beteta dugu burua.Ametsak ere salgai daude. Eta erosi egiten ditugu.Ez ditugu produktuak erosten, haiekin bateradatozen ametsak erosten ditugu, haiekinbatera datozen bizitzeko moduak, haiekbultzatzen dituzten gure arteko harremanmotak bereganatzen ditugu produktuekinbatera. Izan ere, kontsumismoak, izan genitzakeenbeste amets batzuk suntsitzeaz gain, gizabanakoisolatuak izatera bultzatzen gaitu.Hesiak jartzen ditu gure artean. Mundua indibidualkiulertzera bultzatzen gaitu. Eta munduhorretan zu eta ni hitzak onartzen dira. Gu hitzaez da existitzen.

Alcanza aqui tus sueños, dio kartel erraldoiak.Baina ez dira gure ametsak, sistema honek ezarridizkigunak baizik. Zuri eta niri. Guri.