Gazako azken gatazkaren hasieratik hona soldadu israeldarrek hil dituzten haur palestinarren izenak eta haien adina ozenki irakurriko dituzte larunbatean, hilak 28, Iruñeko Baluarte plazan. Ekitaldiaren antolatzaileen ustez, 30 ordu beharko dira guztien zerrenda agortzeko; Israelgo armadak 18.000 adingabe gazatar akabatu ditu duela 14 hilabete borrokak abiatu zirenetik. Egunaren hautaketa ez da halabeharra izan. Abenduaren 28a Inozente eguna da egutegi kristauan, Ebanjelioen arabera errege Herodesek Belengo haurrekin egin sarraskiaoroitarazten duen eguna. Auskalo zenbat kristau sinestun den larunbateko protesta ekintzaren prestatzaileen artean. Sinetsi beharrik ere ez da.Mendebaldeko kulturan, gertaera segurutik apokrifo horri atxikia gelditu da haur errugabenoiznahiko eta nonahikoenhilketa ankerraren irudia. Metaforen iturri agortezina da Biblia, eta metafora nagusia, Jainkoa bera. Jeloskor, arbitrario eta mendekati, Itun Zaharrean; ezti, barkabera eta eskuzabal, Itun Berrian. Gizakia ere, halakoa. Borgesek dioenez, munduan idazten ahal diren kontakizun guztiak, finean, bitara biltzen dira: itsasora abiatzen den bidaiariarena eta gurutzean hiltzen den jainkoarena. Halako amaiera lazgarria izan zuenaren jaiotza Eguberrietan gogoan hartzeko tradizioa franko ahuldu da gure artean. Erlijioaren itzala mehatu ahala irudi neutroagoak nahiago gizarte gero eta laikoago honek. Horraneguaren etorrera omentzeko plegu berri(tu)a, Euskal Herriangero eta hedatuagoa. Nago, hala ere, ez ote garen metafora eder bati ihes egiten ari. Gaur gauean, Gazako paisaia erraustuan -edo Sudangoan edo Ukrainakoan edo Kurdistangoan edo…- berenumearen sorrera ikusiko dute aita-ama akitu batzuek. Munduaren salbatzailea izan daitekeenik sobera amestealitzateke. Hondamendiaren erdian, munduko oinazeak eztituko dituenetarik gertatzeko esperantza ahulari ez nioke hain lasai uko egin nahi, ordea.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
