Jon Mirande-k idatzitako olerkia, eta Imanol Larzabal Goñik (Imanolek) George Moustakirekin batera abestutako “Zergatik” abestiak, inspirazioa pizten du nigan inguruan ditudanei “Zergatik?” galderaren aurrean erantzun bat emateko.

Olerkiak horrela dio bere hasieran:

Zergatik ikasi ahaztekotz gero ikasiak oro?”,

“Zergatik ikhusi hainbertze lurralde, hainbat, hainbat jende?

Idazlea, bizitzari zentzua eman nahian dabilela ematen du. Barne sendotasun eta garapen pertsonalerako bidea egin eta hori egiten duzun bitartean ikasten jarrai-tzea helburu izan genezakeela ematen du. Ez du formula okerra ematen. Pausuak eman ahala, ingurua behatuz, ulertuz, zainduz eta gure eskutan dugun jakintza eta esperientzia hori partekatuz, aurrera egitea.

Nik behintzat irakurketa hori egiten dut gaur, ez berriz lehen aldiz entzun nuenean abestia.

Honek, hauxe esaten du hurrengo ahapaldian:

Bihar edo etzi ni non naiz izango? Ai, ez naiz erdongo eta doinuarekin batera hitzek osatzen duten dantzak neure buruari zera dakarkio: Nitaz ari haizenean, hitz egidak gutaz.

Horrela, ideia, sinesmen edota zerbaiten alde lan egiten duen proiektu batean inplikatzen zaren momentutik, zutaz baino besteetaz hitz egin beharko genukeela esan zidan norbaitek eta aditzak pluralean erabiltzera irakatsi ere.

Olerkiak, bihar non egongo naizen hortaz hitz egiten du baina abestiaren doinuak non egongo garen eta batez ere non egon nahi dugun horretara eramaten nau.

Hurrengo asteetan euskal gizarteak zer bide hartu eta nora iritsi nahi duen erabakiko du eta hori da herri hau osatzen dugunok dugun tresna eraginkor eta boteretsuena, zer nolako gizartea eta lidertza mota aukeratu eta iparra non finkatzen dugun ere erabakitzeko.

Bidaia sendo eta segurua egin nahian, Imanol Pradales-en eskutik goaz gutako asko, proposamen eguneratu, erreal eta herritar guztiontzat diseinatutako bidetik. Aurrez egindakoak ondo ezagututa, hauek eguneratu edota zuzendu beharrekoak zeintzuk izan daitezkeen ere esan eta mahaigaineratuz egingo du bidea Imanolek.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, haize eta olatuen artean patroi lanak urteetan egin behar izan ditu, arraunlari anitz eta kasu batzuetan kontrako norabidean ere arraun egin nahi izan duten horiek ere gobernatuz. Batela zuzen eraman nahian, eguraldi on eta txarrari aurre eginez, denontzat hoberenak izan zitezkeenak erabakiz.

Garai zailei aurre egin ondoren, jasotako ebidentzia eta emaitzek, inguruko beste errealitateekin alderatutako indikatzaileek eta 2024ean Euskadin bizi dugun ongizate mailak, aitortzen dituzte patroia eta marinelak.

Ospatzeko arraunak altxatzeko denborarik gabe, gizarte honek dituen arazo, zailtasun edota erronkei aurre egiten jarrai-tzeko erantzukizuna eta betebeharra izanda, hurrengo olatua hartu eta inoiz baino arraunkada indartsu eta eraginkorrenak emango ditu Imanolek.

Euskal Hauteskundeetarako, Gipuzkoatik, EAJ-PNV-ko hautagai