ena da borondatea. Dena dago borondatearen esanetara. Gogoak eta nahiak mugitzen dute mundua. Eduki dezakezu dirua zerbait egiteko, baita denbora ere, edo pilo bat laguntzaile, baina borondaterik ez baduzu, ez duzu lortuko: ez duzu egingo edo ez duzu behar bezala egingo.

Albert Einsteinek esandakoa da: "Lurruna, elektrizitatea eta energia atomikoa baino indar eragile indartsuago bat dago: borondatea". Borondatea izatea indarra izatea da, aurrera egiteko gasolina, eta indarrik gabe, nekez egin daiteke bidea.

Politikan, ekonomian eta gure gizarteko eremu guztietan pertsonen borondateak duen garrantzia ez da beti kontuan hartzen. Baten batek benetako borondatea izan duelako atera dira aurrera askotan proiektuak, legeak, planak, inbertsioak, ametsak... Gogoratu une batez, adibidez, garai batean ikastolak sor-tzeko nahia, gogoa eta indarra izan zuten haiek. Borondate eta gogoz gainezka egin zuten lana.

Berdin eremu pertsonalenean ere. Borondateari esker mantendu dira adiskidetasun asko; borondateari esker ez dira itzali hainbat maitasun istorio...

Egia da askotan borondatea ez dela nahikoa, beste osagai batzuk behar izaten direla aurrera atera nahi dugun proiektua edo asmoa gauzatzeko; baina ez dago zalantzarik, beste osagai horiek edukita ere, borondateak busti behar dituela guztiak aurrera egin ahal izateko.

Eta zer gertatzen da borondateak batu egiten direnean? Orduan geldiezin bihurtu gaitezke. Borondateen batuketak duen indarra bezalakorik ez dago. Olatu bihurtzen gara. Eta nago ez garela guztiz kontziente horretaz. Bestela, egunero egingo genuke lan adostasunak lor-tzeko, bai parlamentuetan edo lagunartean. Zerbait batera egiteko borondatea duen kolektibo baten indarra nekez gelditu daiteke. Pentsa orain ze helburu lortzeko batuko zinateke beste pertsona batzuekin. Egin bultza zure imajinazioan eta ikusiko duzu nola mugitzen den dena, nola eraldatzen den. Ametsetan bada ere. l