Batxata motor soinuarekin nahasten hasi da. Aurreandoan emakumeak, ilea kaobaz tindatutako latindarrak, mugikorra poltsotik atera du. “Juan” deika du.Izena abizenik gabe gordea du mugikorrean. Juan Atlantikoaz beste aldera duen senarra izan daiteke. Agian, zaintzenduen emakumearen semea da Juan. Edo auskalo, joan denigande arratsaldean tabernan ezagutu zuen amorantea. Atzobirritan deitu zion eta gaur ere hasi zaio. Senarra urruti egonda, ez du bihotza behar baino gehiago korapilatzerik nahi.Politono batxateroak joka darrai. “Juan” dela ikusi, buruarekin ezezkoa eman eta alboko botoi bat sakatu du. Akaboautobuseko lasaitasuna hautsi duen batxata. Autopistanbarrena, motorraren soinua da berriz nagusi. Gutxirako.Atzeko ikasleak mugikorrari bolumena eman dio. Aurikularrik ez du behar. Begirada lehiotik haratago galdu du reguetón lento horietako bat jarri duenean. Dramaren bat badu.Ogasuneko geralekuan jaitsiko den gizonak betaurrekoengainetik begiratu du: hori ea zer demontre den galdetu diohitzen beharrik gabe. Gazteakbolumena jaitsi du. Batxatazale latindarra eta gizon betaurrekoduna autobusetik ateradira. Unibertsitatera iristear,reguetón lentoa ere bukatu daeta motor hotsa entzuten da.Irudimena agortzen denekomotor hotsa.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
