Norbaitek oso era zorrotzean galdetu duen moduan nik ere jakin nahiko nuke zergatik sartu duten Gozategi San Sebastian de los Reyeseko jaien programan, izan ere, Donostiako udalak aurtengo Aste Nagusia honetarako Sagues eremuko kontzertuak ikusita badirudi San Sebastian de los Reyes herrirako antolatuta daudela.

Donostia Euskal Herriko kulturaren hiriburua izanik ez dago ulertzerik Sagueseko kontzertuetan euskaraz abesten duten bakarlari eta taldeek hain presentzia urria izatea, hain zuzen, zortzitik bat besterik ez. Azken inkesta soziolingustikoaren arabera Donostiako biztanleen %56a euskaraz ulertzeko gai bada, lojikoa litzateke horrek bere islada izatea udalak antolatzen dituen kontzertuetan. Baina zoritxarrez nekez eska dakioke euskareriko sentiberatasuna izatea bere egunerokotasunean euskarak lekurik ez daukanari edota bere kultur eta aisialdi erreferente guztiak San Sebastian de los Reyeseko biztanle baten antzekoak dituenari.

8-1. Ez dakit Eneko Goia alkateari eta bere alderdiko zinegotziei ez ote zaien eskandalagarri proportzio hau. Ikusten denez bere Gobernu-talde bereko Gurpegui eta Gasco PSOEko zinegotziei, ez.

Argi gera bedi ez dudala ezer udalak kontratutako talde eta abeslarien kontra; arazoa neurria da, hain zuzen, desproporzioaren neurria.