Urretxuko zinegotziak
Cartas a la Dirección
ZABALDUTAKO berrien aurrean, aurreko legealdian (2007-2011) Udalaren jestio arduradun eta zinegotzi izandako ondorengo emakume eta gizonok (Iñaki Zabala, Gorka Garmendia, Lourdes Beloki, Marian Ostiza, Joxe Mari Lete) ondorengo adierazpenak egin beharrean ikusten gara:
1) Ohore bat izan dela Urretxuko herriaren alde lan egiteko aukera izatea, gogor lan egin dugula herriaren ondarea zaintzen eta haunditzen eta oso harro gaudela egindako lanaz. Txukun eta argi utzi genituela Udaleko eta Urretxu2020 sozietateko kontuak.
2) Gure legegintzaldia bukatuta gero, 2011ko ekainetik aurrera alegia, Udalaren eta Urretxu2020an pasa denaz ez daukagula ezeren berri, zuzenean behinik behin, eta ez jakitea ez da izan guk nahi ez genuelako. Ordutik pasa denaren inongo ardurarik ezin zaigu bizkarreratu.
3) Ezin dugu onartu PNVk, PSEk eta H1ek inolako kudeaketa onaren leziorik ematea. Euskal Herrian norbaitek diru erabilketa okerra egin baldin badu, beraiek egin dute eta. Ez dugu ulertzen gaur egun Urretxu2020ko Administraritza Kontseiluan daudenak, eta PNVren ordezkariaren kasuan gutxiago, sozietatea dagoenetik bera bakarrik egon da Administraritza Kontseiluan denbora guztian, nolatan egin litekeen halako galdera maltzurra bezain demagogikoa, alegia "nola den posible, 2 urte eskasean, 500.000 euro gastatzea" (Goiherriko Hitza 2013-4-18), eran-tzuna badakitenean edo jakin beharko luketeenean.
4) Bukatzeko, 2007an Udalaren ardura hartu genuenean esandakoa berretsi nahi dugu: agian hanka sartu genezake bainan eskua behintzat ez, eta hanka sartuz gero ateratzeko ez daukagu inongo erreparorik.
Iñaki Zabala, Gorka Garmendia, Joxe Mari Lete, Marian Ostiza Lourdes Beloki
Urretxuko zinegotziak aurreko legealdian