sINISTEN dut egunen batean hilko naizela/ Hutsean eroria, ezerezean amildua/ Hauts bihurtuko naizela.
Sinisten dut hartuko nauen lur hortatik landare berriak sortuko direla /Landaretatik zuhaitzak, zuhai-tzetatik loreak, loreetatik fruituak/Frutuetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.
Sinisten dut haiek ere noizpait lurrera deituak izanen direla/ Zabaltasun sakonera, forma guztien sortokira, itzuliko garela.
Sinisten dut izaki guztien aldakuntza etengabea dela/ Itxuraldatze sakon batek berbihurtzen gaituela eta izatetik izatera, atsedenik gabeko mugimenduak garamatzala.
Edertasunaren neurri bakarrean finkatuta bizi behar dugulako sinisten dut/ Gainerako neurri guztiak, gezurrezkoak direla.
Sinisten dut kolore zoragarrizko larrosen kapulotasun legunean/Haize euritsuaren freskotasunean/ Itsasoaren aldakuntza gazi mugikorretan eta jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan.
Sinisten dut, bai
Egun batean hilko naizela;
Hutsean eroria
Ezerezean amildua
Hauts bihutuko naizela.
Xabier Lete
In Memoriam