Kennedyren hilketari buruzko 2.400 dokumentu berri aurkitu ditu FBIk
Guztira, 14.000 orrialde baino gehiago biltzen dituzten artxiboak ez dira publikoak izan, eta presidente ohiaren heriotzaren inguruan "aurretik ikusi gabeko" ebidentziaren parte dira.
FBIk 2.4000 dokumentu berri baino gehiago aurkitu ditu John F. Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren hilketarekin lotuta, Donald Trump agintariak agindu exekutibo bat eman ostean, kasuari lotutako informazio guztia argitaratzeko aginduz.
Guztira, 14.000 orrialde baino gehiago biltzen dituzten dokumentuak ez dira publikoak izan, eta FBIk ohar baten bidez jakitera eman duenez, agintari ohiaren heriotzari buruz "lehenago ikusi gabeko" ebidentziaren zati bat dira.
2023an, Joe Biden presidente ohiaren Gobernuak jakinarazi zuen Artxibo Nazionalek Kennedyren heriotzari buruzko informazio sailkatua berrikusten amaitu zutela, eta dokumentuen % 99 baino gehiago argitaratu zituztela.
Trump ordena desclasificar los archivos sobre la muerte de los Kennedy y Luther King
Boterea hartu eta egun gutxira, Trumpek dekretu bat sinatu zuen, eta bertan, agintari ohiaren, Martin Luther King Jr eskubide zibilen aldeko ekintzailearen eta Robert F. Kennedy fiskal nagusi ohiaren hilketarekin lotutako artxiboak desklasifikatzeko agindua eman zuen.
Etxe Zuriak bere webgunean zintzilikatu zuenez, kaltetuen familiek eta herritarrek "gardentasuna eta egia merezi dute": "Nazioari interesatzen zaio azkenean hilketa horiekin lotutako erregistro guztiak zabaltzea, atzerapenik gabe".
John F. Kennedyk 1961eko urtarrilaren 20tik 1963ko azaroaren 22ra gobernatu zuen Estatu Batuetan. Egun horretan hil zuten, Dallasen (Texas), kabriolet auto batean zihoala.
Lee Harvey Oswald Itsas Armadako frankotiratzaile ohiak buruan tiro egin zion. Ikerketa ofizialaren arabera bakarka aritu bazen ere, oraindik badaude horren inguruko konspirazio baten teoriak.
Robert F. Kennedy Jr., Trumpen Osasun idazkaria
Fiskal nagusi ohia eta senatari ohia, JFKren anaia, Los Angeleseko (Kalifornia) Ambassador hotelean hil zuten, 1968ko ekainaren 5ean, estatu horretan primario demokratetan garaipena lortu eta gutxira. Bere semea, Robert F. Kennedy Jr., izendatu du Trumpek bere kabineteko Osasun idazkaria izateko.
Robert F. Kennedy Jr. resta importancia a sus teorías "antivacunas" para cosechar apoyos en el Senado
1968ko apirilean, "RFK" -en magnizidioa baino bi hilabete lehenago, Martin Luther King Jr., segregazionismoaren eta justizia sozialaren aurkako borrokan figura nagusietako bat, Memphis-eko (Tennessee) Lorraine hoteleko balkoian hil zuten.
Trumpek kanpainan zehar iragarri zuen erregistro horiek jendearen esku jartzeko asmoa zuela, eta promesa hori berretsi zuen astelehenean Washingtongo Capital One Arena estadioan egindako masa bainuan, kargua hartu eta gutxira.
Temas
Más en Mundo
-
Bolsonaro sale de cuidados intensivos casi tres semanas después de su ingreso
-
Trump aparta del Gobierno a su asesor Mike Waltz para nombrarlo embajador ante la ONU
-
EEUU ve el acuerdo sobre la explotación de minerales como un "paso adelante para poner fin a la guerra"
-
Kamala Harris reaparece y carga contra Trump: "Esta Administración ha abandonado los valores de Estados Unidos"