Síguenos en redes sociales:

Jurdan Arretxe

Periodista irundarra. En Política entre 2009 y 2020, desde entonces, en el equipo web de 'Noticias de Gipuzkoa'.

Geografiak

Elkarrekin errazagoa izango baita aurrean dugun eta ulertzen ez dugun mapan barrena ibiltzea

GeografiakAndreas Stroh

Geografia garaian bizi gara. Apenas bi egunetan, hamabost soldadu Alemaniatik atera, Groenlandian lur hartu, bertako hainbat tokitan azterketaren bat egin, eta Trumpek orro egin orduko, hegazkin batean sartu dira eta etxean dira. Hamar egunetan dena dakigu Groenlandiaz (Nuuk, Sisimiut, Ilulissat...), aurreko astean Venezuelaz genekien adina. Agian gehiago. Ahaztu zaizkigu Gazako erasoak. Gaza Hiria, Jan Yunis, Rafah. Ia bi urtez, etxeko gozotasunean —bakardadearen isiltasunean— irakurtzen genituen honen eta haren liburuak, duela hamarkada asko hasi zena ulertu nahian. Hortxe jan genuen Ilian Pappéren azken lana (Breve historia del conflicto entre Israel y Palestina, Capitán Swing), laburpen zehatz bezain azkarra. Ordurako hilabeteak ziren Ukrainako gerra lokaztuta gelditu zela. Bajmut, Severodonetsk eta Avdiivkari buruz adituan ginela zirudien. Akabo dena. Denetarik genekien, ezer gutxirako. Orojakile, jakin gabe, agian, gure etxeko goiko solairuan nor bizi den. Nor den paretaz beste aldean dugun pertsona hori. Garai ziurgabe hauetan bidean beharko dugun lehen laguna. Elkarrekin errazagoa izango baita aurrean dugun eta ulertzen ez dugun mapan barrena ibiltzea.