Síguenos en redes sociales:

Mesa de Redacción

Harri X. Fernández

Periodista cultural donostiarra. Máster en Periodismo de Investigación y Datos. Crítico de cine y jurado de los Premios Feroz. Torpe, olvidadizo y obsesionado con Ingmar Bergman y la animación. En una entrevista, Ryan Gosling se rio de él.

‘Donostia eguna’, Azpeitian

‘Donostia eguna’, Azpeitian

Badator urtarrilaren 20a eta hasi dira zenbaitzuk Donostia eguna formula erabiltzen San Sebastian egunaren kalko oker bezala. Bi arrazoi antzeman litezke formula horren atzean. Alde batetik, jai egunaren jatorrizko izaera erlijiosoaren erreferentzia ezabatu nahi izana. Bestetik, euskara jator bat erabili nahian, eta zentzuz pentsatu beharrean, formula oker bat asmatu izana. Euskaltzaindiaren arauek, euskararen erabilerarako beste estilo liburuek bezala, argi jasotzen dituzte honi guztiari buruzko beharrezko azalpenak. Santuak izendatzeko garaian hasierako San erabiltzea hobesten da. Sebastianen kasuan, aurretik, Done ere erabil liteke. Aitzitik, horrek ez du esan nahi, San Sebastian santuaren euskarazko modua Donostia denik, nahiz eta handik eratorri zela dirudien. Donostia leku izena da. Antiguan, esaterako, asteburu honetan sansebastianak ospatu dituzte –ez Donostia egunak edo Donostia asteburua–, han baitago San Sebastianen omenezko eliza. Urtarrilaren 20a, ondorioz, ez da hiriaren eguna, bere patroiarena baizik. Urtarrilaren 20a Donostiaren eta donostiarren eguna da; baita ere Azpeitiaren eta azpeitiarren eta Tafallaren eta tafallarren eguna, haiek ere patroi bera baitute. Ez dut uste Donostia eguna erabiltzen dutenen donostiartasuna besteei Gipuzkoako hiriburuaren izena herriko jaietan inposatzeko bezain sakona denik, ala bai?