- Zumaiako Indamendi elkarteak 50 urte beteko ditu datorren urtean. Horregatik, zenbaki horri bere tamainako festa egin nahi diote. Ospakizunak aurtengo Indamendi egunean hasi eta datorren urteko Indamendu egunean amaitu nahi dituzte. Ia urtebete iraungo duen urteurren ospakizunak izango dira.

Ahoz aho hainbat data ibili diren arren, dokumentu ofizialak esaten duenez, 1973 urteko otsailaren 9an sortu zen. Beraz, elkarteak 2023 urteko hasieran beteko du mende erdia. Urtero maiatzeko hirugarren igandean ospatzen da Indamendi eguna eta ekitaldi handia izaten da. Ekitaldi bereziak egiten dituzte urteak ospatzeko eta aurten ez dute atzean gelditu nahi.

Elkarteko mendizaleek esaten dutenez, "gaur egungo zuzendari-tza taldea lanean dabil ibilbide berezi, erakusketak, opariak, lehiaketak, hitzaldiak... egiteko eta forma ematen ari gara zuei erakusteko eta gonbidatzeko".

49. urtebetetzerako Euskal Herria Aldenik Aldeizenarekin zeharkaldia egitaratu dute. Hain zuzen ere, Salvadatik Hiru Erregeen Mahairaino da egin nahi duten bidea. Beraien ustez, "gure ohiko jarduera ondo definitzen duen erronka da. Euskal Herri osoan ditugun mendi ederretara kirola eginez joan, eta bera aldenik aldeezagutzea". 24 etapa egingo dituzte ekialdetik mendebalderaino.

50. urteurrena ospatzeko herritarren laguntza behar dute. Izan ere, e-posta bat sortu dute proposamenak eta argazkiak jasotzeko. Horretarako, Indamendi@gmail.com-era bidali behar dira argazki historikoak, 2015 aurretik irteeretan egindako argazkiak. Gainera, argazkiak paperezkoak badira beraiekin lokalean elkartzeko hitzordua lortu ahal izango da eta digitalizatu ondoren bueltatuko dira.