- Zumaiako Oxford aretoan Zirkua eta txontxongiloak izenburua duen erakusketa ireki dute gaur. Corrado Masacci italiar eraikitzaile eta bildumagileak diseinatu eta sortu du. Artistak azaldu duenez, "plazer estetikoa eta zirkuaren edertasuna" irudikatzen dira bertan, irudimeneko espazio bat sortuz; zirkua delako benetako dibertimendua. Hala, bertaratzen diren herritarrek aukera izango dute lehen pertsonan zirkuaren eta zaldiaren jatorria, pailazopak eta bere aurrekinak eta zirkuko hainbat pertsonai ezagutzeko. Urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai erakusketa.