- Orioko Ibai-Ondo kalean, 634 errepidearen azpiko pasabidearen ondoan dagoen zuloa konponduko dute gaur. Abenduan behin-behinean estali zuten eta gaur egingo dute behin betiko konponketa. Horregatik, itxita egongo da pasabidea eta herritik irteteko hondartzako bidea erabili beharko da obrek irauten duten bitartean. Aurreikuspenen arabera, 8.00etatik 13.00etara arte luzatuko dira lanak.