- Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko kirol eragileekin. Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko eta bihar, hirugarrena ospatuko da. Hitzordua, 18.30ean, Salatxo aretoan izango da. Kirol eragileei zuzendutako saioa bada ere, gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake, hala iragarri du Udalak.