- Ireki dute Zaharren Babeslekuko taberna, azken asteetan berritze lanak egin eta gero. Udalak egindako lehiaketa irabazi ondoren, Mikel Rekarte izango da aurreran-tzean taberna kudeatuko duena. Udaletik azaldu dutenez, bazkideek prezio merkeagoak izaten dituzte tabernan, eta iazko prezio berberak jarraituko dute indarrean. Horretarako, bazkideek beren bazkide-txartela erakutsi beharko dute. Bestalde, eguneko menua eskaintzen segituko dute, baina Gabonak pasa ondoren hasiko dira horretan.