- Gospel zikloaren barruan, aurten ere gospel kontzertua izango da Orioko San Nikolas elizan, bihar. Goiko Gela taldeak emanaldia eskainiko du 19.00etan. Beren errepertorioan, kanta propioak eta gospel klasikoen euskarazko egokitzapenak izango dira. Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak kultur etxean. Aurten Etxabe, Etxaniz, Otxoa eta Romano abeslariek hartuko dute parte.