Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako II. diagnostikoa

Diagnosian jasotako hainbat datu aurreratu dituzte. Esaterako, Orioko biztanleriaren banaketa, sexuari dagokionez, erabat orekatua dela argitu du: %50,50 dira gizonak (3.091 lagun) eta %49,50 emakumeak (3.041 lagun). Aldiz, berdintasunean bizi ote garen galdetutakoan, emakumeen %72k erantzun du ezetz; gizonen kasuan, %57k. Genero ez bitarreko herritarrei galdetuta (lagun batek hartu du parte ikerketan), erantzuna %100 ezezkoa da. Herrian errotuta dauden hainbat jokaera matxista deskribatu dituzte ikerketan parte hartu duten herritarrek eta, besteak beste, taberna ba-tzuk maskulinizatuak eta kafetegiak, oro har, feminizatuta daudela; autoritate eta lider figura maskulinoak normalizatuago daudela; emakumeak kosifikatu eta sexu-objektu moduan ikusteko eta baloratzeko joera dagoela; mezu matxistak dituzten abestiak herrian errotuta daudela; eta berdintasunaren gaia banalizatu egiten dela salatu dute

Diagnosiaren bidez, 2022an egingo duten Berdintasunerako II. Udal Planerako lehentasunezko helburuak zehaztuko dituzte eta horrek hurrengo berdintasun-diagnostikoarekin alderatzeko oinarriak jarriko ditu.