- UKUEk, bost udalerrietako Udalekin eta ostalaritza eta merkataritza elkarteekin elkarlanean, 2021 urtean zehar gauzatu duen Nire Aukera Urola Kosta kanpaina abenduan amaituko da argazki-mosaikoarekin. Babesa emateko, telazko 1.000 poltsa banatuko dira. Ekimenari hasiera bihar emango diote, Orion. Herriko plazan jarriko dute postua 10.30etik 13.30era. Ordu horretan, ostiralean, Zarauzko Foruen plazan izango dira.