- Elkanoren Lehorreratzearen inguruko herri-elkarrizketa prozesuaren bilera berria egingo da Getarian. Saioa Udaletxeko areto nagusian izango da, ostegunean 18.00etatik 20.00etara. Foro hau orain arte egindako edozein lan saiotan parte hartu duten pertsona guztiei irekita egongo da. Antolaketa kontuengatik, ordea, bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute 943 140 957 telefono zenbakira deituz.