- Pandemiak iaz eragindako etenaldiaren ostean, abenduaren 24ko arratsaldean herriko kaleak musikaz betetzeko prest daude Zumaiako abeslariak. Pasa den astean egin zuten Gabon Koruaren inguruko bilera Musika Eskolan, eta osasun egoerak ahalbidetzen duen heinean, hain berezia den ohitura honekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Hala, egun handirako entseguak egiten hastea da antolatzaileen asmoa. Beraz, parte hartu nahi duten herritarrek, gabonkorua@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute, parte-hartzaileen aurreikuspen bat egiteko. Bertan, atxikita joan beharko dute izen-abizenek.