Zumaia: Bi teknikari kontratatuko ditu Zumaiako Udalak

25.10.2021 | 01:29

zumaia – Zumaiako Udalak bi udal langile kontratatuko ditu: kultura teknikari laguntzaile bat eta administrazio orokorrerako teknikari bat. Kultura teknikariaren laguntzailearen ardurak izango dira Zumaiako agenda koordinatu eta kultur arloko saretze lanak. Administrazio orokorrerako teknikariaren zeregin nagusia, berriz, Etxebizitza bulegoa programa garatu eta koordinatzea izango da. Bi prozesuak lehiaketa bidez egingo dira, eta horretarako, hautagaien merituak hartuko dira kontutan. Izen-ematea Lanbideren bidez egin beharko da, eta epe berdinean merituen egiaztagiriak aurkeztuko beharko dira Udalean. Hautaketa prozesuan izena emateko epea gaur ireki da eta azaroaren 8ra arte egongo da zabalik.

noticias de noticiasdegipuzkoa