- Datorren urtean 100 urte beteko dira herritarrek lehen aldiz Lehorreratzea irudikatu zutenetik, eta Getariako Udalak parte hartze prozesua jarri du abian herritarrekin hausnartu eta erabakitzeko nola ospatu ekitaldia. Pasa den astean gazteekin bildu ziren eta bihar, bigarren hitzordua hi-tzartu du. Kasu honetan ekin-tzaileekin elkartzea da asmoa. Saioa Udaletxean izango da 18.00etatik 20.00etara. Parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 140 957 telefonora deituta edo elkano500@getaria.eus helbidera idatzita. Aurreikusita dituzte beste hainbat bilera eragile ezberdinekin.