- Zumaiako Aita Mari zinema itxita egongo da irailean zehar. Eraikinaren segurtasuna hobetu nahi dute eta horretarako, aretoko instalazio elektrikoa, suteen aurkako instalazioa, eta eraikinaren ebakuazio-plana hobetzeko lanak egingo dituzte.Udalak 48.400 euro erabiliko ditu horretarako, baina datozen hilabeteotan zine aretoa hobetzeko bestelako lanak egitea ere aurreikusten da. Halaber, duela hilabete batzuk brigadako langileek larrialdietako argiak aldatu zituzten, energia efizientzia hobetzeko.