-Zarauzko Udalak, Murkil dendarien elkartearekin elkarlanean, Zarautz Modan desfilea antolatzeko lanetan dabil. Abuztuaren 7an izango da aurten, Torreoian, 19.00etatik aurrera. Bertan izan nahi duten dendariek, ordea, izena eman beharko dute aurrez. Mezu elektroniko bat bidali behar da gatc@zarautz.eus helbidera, dendaren izena, helbidea, telefonoa eta sektorea adieraziz. Astelehen arte, 12.00ak baino lehen, egin beharko da.

Oraingo honetan publikoaren edukiera oso mugatua izango da, covid-19ak eragindako pandemia eta egingo den espazioa kontuan hartuz. Arrazoi horregatik, gehienez ere 18 saltokiek hartu dezakete parte. Izena emandako dendek ezarritako gehiengoa gaindituko balute, antolakun-tzak erabakiko du zeinek parte hartuko duten, saltoki horien aniztasuna eta beste kanpaina batzuetako parte-hartzea kontuan hartuta.