- Uztailaren 18a bitartean Murkil elkarteko fideltasun txartelarekin egiten diren erosketak doan atera daitezke. Zarauzko dendarien elkartetik azaldu dutenez, saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz eta horiek ez dira ordaindu beharko. Abantailaz gozatzeko, beharrezkoa izango da, ordea, Murkil txartela izatea. Txartela lortu nahi duenak Caja Ruralera jo dezake. Bertan emango diote jarraitu beharreko pausoen berri.