- Abuztuaren 29ra arte Zumaiako Txomin Agirreko autobus geltokia ez da erabilgarri izango. Urtero lez, uda sasoian egon daitezkeen trafiko eragozpenak saihesteko hartu dute erabakia. Beraz, tarte honetan, Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarreta kalean egingo dute geldialdi bakarra.