- Ziklomotoreak dituzten oriotar guztiek aukera izango dute herrian bertan horien ikuskatze teknikoa (ITV/IAT) pasatzeko, bihar. Ikuskaketa egin nahi duenak ikastola ondoko plazan azaldu behar du, aldez aurretik hartutako orduan, ziklomotorearen dokumentazioa eramanez. Txanda hartzeko, 943 626 300 telefonora deitu beharko da. Horretarako bigarren aukera bat ere izango da Orion, hilaren 21ean. Bi kasutan, ordutegia 8.30etik 14.30era izango da.