- Orioko Abaromendi kaleko bide zati bat itxi egin dute hainbat lan egiteko. Bertako zebra-bidea egoera txarrean dago eta Udalak berritzea erabaki du. Asteazkenean hasi ziren esku-hartze lanekin eta dena ondo bidean, datorren asteazkenerako amaituta izango dute. Bien bitartean, ibilgailuek ordezko bidea erabili beharko dute.