- Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak, dibertsitate funtzionala duten gazte eta nerabeentzat udalekuak antolatu ditu. Uztailean zein abuztuan izango dira astean hiru egunetan eta arratsaldez. Izena emateko interesa duen familia orok, ekainaren 15 baino lehen egin beharko dute. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu dezaketen eskaera orria bete beharko dute eta kuotaren ordainagiriarekin batera aurkeztu. Kuotari dagokionez, hamabostaldiak 51,55 balioko du eta hilabetekoak, 103,10 euro.