Azpeitiko Udalak Arana kalea Arana Goikoa auzoarekin lotuko duen igogailuaren lanak jarri ditu martxan. Construcciones Moyua SL enpresak egingo du Aranako eta Arana Goiko irisgarritasuna hobetzeko bultzatutako proiektuaren obra, eta zortzi hilabeteko epea izango du bere lana burutzeko. Proiektuaren aurrekontua 416.489 eurokoa da.