- Zarauzko Udaltzaingoak abandonaturiko hamaika auto eta motor bat atzeman, eta isuna jarri die Abendaño industrialdean. Horietako gehienek IAT iraungita dute, Erantzukizun Zibileko Asegururik gabe daude, eta batzuek, gainera, abandonu-espedienteak dituzte lehenagotik.