- Emakumeen osasunean arreta jartzeko eta ikuspegi feministatik dauden irakurketak mahai gaineratzeko, osasun mentala ikuspegi feministatik aztertzeko ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Ekainaren 2an eta 9an izango dira saioak, 18.00etatik 19.30era, Gizarte Zentroan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea; berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi, edo 943 865 020 telefonora deitu behar da.