- Aritzbataldeko haur igeriketak izan duen eskaera kopuru handia kontuan hartuta, azken hiruhileko bat antolatu da, ondoko mailetan: karramarro, olagarro, igel eta marrazo. Hauez gain, gazte igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere zabalduko da. Ikastaroek lau asteko iraupena izango dute, maiatzaren 24ko astean hasi eta, ekainaren 18a bitartean. Izen-emateko epea maiatzaren 3-9 bitartean izango da, eta zozketa, berriz, maiatzaren 10ean egingo da. Orain arte haur igeriketako ikastarorik egin ez dutenek lehentasuna izango dute. Aurreratu, udan ere haur igeriketako ikastaroak eskainiko direla.