- Egurko izandako pabilioian -Basusta Bidean- planta berria zabalduko du Inzu taldeko Macarbox enpresak. Kartoia ekoizteko makinak egingo dituzte bertan eta lanpostuak ere sortuko direla aurreratu dute, makina-erreminta arlokoak gehienbat. Ildo horretan, Xey industrigunea biziberritzeko Sprilur sozietatearekin sinatutako akordioa ekarri dute gogora Zumaiako Udaletik.