- Pediatra euskalduna bermatzeko eskatuko diote berriro ere Osakidetzari Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek, UEMArekin batera. Azaldu dutenez, bi urte igaro dira herri horietako haurrek pediatra euskalduna zerbi-tzua ez dutenetik. Horregatik, egun eta aste hauetan berriz gaia udal osoko bilkuretara eramango dute. Lehendik gutun bat ere idatzita dute.