- Zumaiako Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. 1.500 euroko laguntza eman dio, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko gela bat utzi dio, biltegi moduan erabiltzeko. Honekin batera, materiala txukun gordetzeko altzari bat erosiko du Udalak. Txiribuelta elkartea 0-6 adin tarteko haurrak dituen Zumaiako familien elkartea da, eta hainbat helburu ditu: haurren garapen osoa lortzea eta hazkuntzari lotutako zalantzak edota kezkak elkar trukatzeko bilgune izatea, besteak beste.