- Orioko Udalak zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratuko ditu, izan ditzakeen langile-premiak denboraldi batez bete-tzeko. Honako hauek dira guztiak: administraria; obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal kanpineko mantentze-lanen arduraduna; garbitzailea Orioko udal eraikinetarako eta udal kanpinerako; harreragilea Orioko turismo bulegorako eta udal kanpinerako; ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal kanpinerako; peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal kanpinerako eta udaltzaina.

Eskaerak hamabost eguneko epean aurkeztu behar dira, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Bete beharreko oinarriak eta eskaera orria Udalaren webean daude eskuragarri. Gauzak horrela, aurten ez da egingo udako lanpostuetarako deialdirik.