- Arropa eta ehunkiak biltzeko edukiontzi berriak jarriko dira Urola Kosta osatzen duten bost herrietan (Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia). Udal Elkartearen helburua zerbitzua indartzea da eta horretarako, egun dauden 26 edukiontziak berritu egingo dira eta horiez gain, beste 35 berri jarriko dira. UKUEren esanetan, gaikako bilketaren baitan, “arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da. Berrerabili daitekeena, gainera”. Horregatik, kaleko edukiontzien bitartez egiten den arropa bilketa hobetzeko jarriko dituzte edukion-tzi berriak.

Asteburuan ekin diete arropa-bilketa zerbitzua hobetzeko lanei. Hain zuzen ere, larunbatean kenduko zituzten Aiako, Orioko eta Zarauzko arropa biltzeko edukiontzi guztiak. Beraz, egokitzapen lanak direla eta, hiru udalerri horietan ez da arropa-edukiontzirik izan asteburuan.

Getarian eta Zumaian, berriz, hurrengo astean egingo dira edukiontzi-aldaketak.

Egokitzapen lan hauek irauten duten bitartean, Udal Elkartetik dei egin nahi die herritarrei arroparik atera ez dezaten, eta bide batez, barkamena eskatu hobetze-lanak sor ditzaketen eragozpenengatik. Aia, Orio eta Zarautzen kasuan, gaur bertan jarriko dira ordezko edukion-tzi berriak. Getaria eta Zumaia herrietan, aldiz, hurrengo asteetan zehaztuko dute eguna.